XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eskubaloia

Bidasoa bihar hasiko da entrenatzen

Irungo taldeak aldaketa handiekin ekingo dio 1997-98 denboraldiari

Erredakzioa/Donostia

ELGORRIAGA eskubaloia taldeak bihar egingo du 1997-98 denboraldiko lehenengo entrenamendua.

Iluntzeko 19:30etan izango da Irungo Artalekun, Ivan Sopalovic entrenatzaile berriaren aginduetara.

Aurreko denboraldiarekin alderatuz, aurtengoan aldaketa ugari izango ditu Bidasoak.

Entrenatzailearen aldaketa ere aipagarria da.

Juantxo Villarreal 20 urte baino gehiago aritu da taldea entrenatzen eta aurten Ivan Sopalovicek ordezkatuko du.

Sopalovic Villarrealen laguntzailea izan da azkeneko urteetan.

Jokalarien artean ere aldaketa ugari izan dira.

Zazpi berri egongo dira taldean: Kovacevic, Maglaglija, Vico, Josemi Marcos, Cortes eta Asier Antonio eta Xabier Muñoz gazteak.

Bajak ere zazpi izan dira: Nuñez, Camacho, Marin, Andreu, Perunicic, Butulija eta Ordoñez.

Iaztik jokalari hauek jarraitzen dute: Barreto, Aginagalde, David Rodriguez, Angel Fernandez, Olalla, Rubiño, Vargas, Barcenilla eta Etxaburu.